2011-12-21

ETORKIZUNARI BEGIRA

Bapo Morganekoek aukeratu dabe dagoeneko zer egingo daben taldea desegin ostean. Juanen hitzetan "Betidanik eguraldi iragarpenen musikea egin gura izan dot, eta orain patuak aukera paregabea eskeintzen deust hori abian ipinteko, taldearen zama behin kenduta. Halanda be, buruhandi izatearen bokazinoa oso gogorra da neure baitan, beraz ikusteke dago". Diegok musika mundua baztertu gura dau dirudienez: "Bai, oraindino aztertu behar dot ondo, baina etorkizunean Athleticen sukaldari moduan ikusten dot neure burua, neure espezialitatea kroketak pilpilean izango da. Musika barik, talde barik, astakirten barik inguruan". Jon Kowalski jadanik hasi da Diego zalantzan jartzen "Orain arte sukaldean jardun dan bakarra neu naz, beraz etorri barri zikin horrek ez dakit zer espero dauan". Beste aldetik, Alex sakonena izan da datorrenaren iragarpenean: "Ez, ez dago erremediorik. zabor zaku alu horreek zer esan daben ez dakit baina 30aren ostean ez da etorkizunik egongo eurentzako, horretaz neu arduratuko naz eta".
Txikikeri honeetaz aparte, Bapo Morganek hurrengo aste hasierako euren hileta elizkizunaren egitaraua jakinarazoko dauala iragarri dau. Horren zain egongo gara.


Los componentes de Bapo Morgan han decidido ya a que se dedicarán después de deshacer el grupo. Juan ha declarado que le gustaría hacer música para las predicciones del tiempo, o si no ser cabezudo. Diego podría dejar la música para dedicarse a la cocina, concretamente como cocinero del Athletic (su especialidad serán las croquetas al pilpil). Jon Kowalski ha replicado a Diego diciendo que el único que sabe cocinar es él. Alex ha dicho que no hay futuro, y qué el se encargará de ello.
Aparte de éstas nimiedades, Bapo Morgan ha anunciado que al comienzo de la semana que viene publicará el programa de actividades para su funeral. Estaremos esperando
.


2011-12-06

Zuzenean margotuta

Javier de Isusi eta Infame & Co komikigileek gabonilaren 30an ospatuko dan hiletari kolorea emongo deutsie. Bapo Morganen amaiera zuzenean ikusteko egingo dan azken ekintza honetan parte hartzeko gonbita gustora onartu dabe. Taldearen errepertorio osoa entzuteko aukeraz aparte, marrazkigileek euren irudiak zelan burutzen dabezan ikusi ahal izango da aldi berean. Horretaz gain, Jon Kowalski gitar jirouk kontzertu osoan joko dau taldeagaz (askotan bezala).
Beste kolaborazino batzuk be espero dira egun horretarako: Jon Montanchez (Ehiztari taldeko abeslari ohia), Jon Hanni (Bapo Morganen Bateriajole ohia), Ziortza Laparta ospetsua, Alvaro Merino (Utopía Final taldeko baxujolea eta ahotsa) eta oraindino konfirmatu barik dago Ana de Isusi (Txuk y los Berrifins aldizkako abeslaria) eta El Declamadorren laguntza (Los Viejos talde mitikoko liderra). Taldeak jakinarazo dau zabalik daukiezala ateak beste pertsona ezberdin batzuk be parte hartzeko.


Los dibujantes Javier de Isusi e Infame & Co darán color al funeral que se celebrará el 30 de diciembre. Los autores pintarán al mismo tiempo que el grupo vaya desgranando su repertorio.
Por otro lado el Guitar jirou Jon Kowlski acompañará a Bapo Morgan durante todo el concierto. También se esperan otras colaboraciones: Jon Montanchez (ex vocalista del grupo Ehiztari), Jon Hanni (ex batería de Bapo Morgan), la famosa Ziortza Laparta, Alvaro Merino (bajista y voz de Utopía Final) y todavía quedan sin confirmar Ana Berrifin (cantante ocasional de Txuk y los Berrifins) y El Declamador (lider del mítico grupo Los Viejos). Bapo Morgan está abierto a más colaboraciones.




2011-11-21

KONTZERTUA!

Bapo Morganen azken eguna gero eta hurbilago dago. Prentsa ohar baten bidez taldeak adierazo dau honen desagerpena ospatzeko jai berezi bat antolatuko dabela Sentinel aretoan. "Gure agurra gure sorterrian (Erandion) egin gura genduan" erantzun eban Alexek, taldearen bateriajoleak, lekuari buruz galdetu eutsienean. "Diegoren asmoa Bilboko Kafe Antzokian egitea zan, baina snob hutsa dalako. Ganera, abenduaren 30ean Mikel Urdangarinek aurkeztuko dau bere azken diskea bertan. Gizarajoa! Galduko dau aukera paregabea (eta bakarra) Bapo Morganen hileta ikusteko, kar, kar, kar!
Beste aldetik Joseph Aloisius Ratzingerrek otoitz berezi bat errezatuko dau Vaticanon ahalik eta lasterren desagertzeko taldea. "Papamobil Neskaren Zain (abestia) kaleratu ebenetik nire gidaria larregi apaintzen da. Lehen ez zen orain bezain kaskarina."

Bapo Morgan ha anunciado que hará una gran fiesta en el Sentinel para celebrar su desaparición. El gran concierto de despedida será en la tierra natal del grupo: Erandio. Mikel Urdangarin se quedará muy triste al no poder acudir ya que estará presentando su último disco en el Kafe Antzokia de Bilbao. Por otro lado, Benedicto XVI ha mostrado su satisfacción al saber la noticia del fin de la banda. Su chofer cada vez es más presumida desde la publicación de "Papamobil neskaren zain".


2011-10-19

BAPO MORGANEN BANAKETEA

Bapo Morgan musika taldeak aste honetan bere banaketaren barri helarazo dau, honen sorreratik sei urte igaro ostean. Denbora tarte honetan bi diska, dokumental bat, bideklip batzuk eta kontzertu (ugari?) eskeini dauz. Taldearen amaiera ezinbestekoa dala baieztatuz, taldekideek azpimarratu dabe honen arrazoiak denboraren faltan daukala oinarria eta horretaz gain, beste proiektu ezberdinak jorratu gura dabezala. Adierazpen honegaz ezeztatu gura izan dabez taldearen inguruan sortu diran zurrumurruak: taldekideen harremanak jasanezinak ziranez proiektuaren amaiera heldu dala.

El grupo de música Bapo Morgan ha notificado esta semana que se disolverá después de seis años de andadura. Desde su nacimiento han sacado dos discos, un documental, varios videoclips y ¿muchos? conciertos. La razón de la disolución se basa, según ellos, en la falta de tiempo y por otro lado, la inquietud por sacar adelante nuevos proyectos. Con éstas declaraciones han querido negar los rumores que aseguran que el grupo ha llegado a su final por las fuertes tensiones en su seno.